“Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen” ikastaroan izena emateko aukera

2016-11-04 / Udako Euskal Unibertsitatea

landscape_nrm_1422465397-talkingOihaneder Euskararen Etxeak, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak eta UEUk “Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktikarako aukera berriak birpentsatzen ikastaroa antolatu dugu Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.

Urtarriletik maiatzera bitartean hilean saio bat egingo da, eta saio bakarrean ere izena emateko aukera dago.

Ikastaroaren helburuak hauek dira:

  • Euskararen biziberritzearen orain arteko ibilbidearen hausnarketa kritikoa egitea esparru eta ikuspegi anitzetatik.
  • Euskararen normalizazioan aurrera egiteko diskurtso eta praktika berriak proposatzea, esparruz esparru.
  • Euskararen biziberritzearen ikuspegi globala lantzea, esparruen arteko sinergiak bilatuz.

MATRIKULA ZABALIK DAGO. IKUSI EGITARAU OSOA
Lehen saioa (urtarrilaren 31a): Euskararen biziberritzea: Eskola (Leire Diaz de Gereñu Lasaga eta Ane Ortega Etcheverry)