Euskararen astean zozketak

2016-11-28 / oihaneder

Gasteizen 365 egun euskaraz bizi nahi dugu” lemapean jarduera ugari antolatu dira 2016ko Euskararen astean Gasteiz osoan zehar eta datozen egunetan ere hainbat ekitaldi kultural izango dira.

euskararenastea2016Hauen artean, abenduaren 1ean Principal Antzokian eta Jimmy Jazz Gasteiz aretoan programatu diren biak, Mami Lebrun antzezlana (Xake Produzkioak) eta Zea Maysen kontzertua, hurrenez hurren.

Oihaneder Euskararen Etxeak 10 sarrera zozkatuko ditu ekitaldi bakoitzerako. Zozketan parte hartzeko:

  • oihaneder@oihaneder.eus helbidera e-posta bat bidali behar da
  • E-postaren gaian: zozketa +  jardueraren izenburua zehaztu behar da.
  • E-postan izen abizenak eta telefono zenbaki bat agertu beharko dira.
  • Epea abenduaren 1ean eguerdiko 12etan amaituko da.

Abenduaren 1ean, eguerdian, zozketa egingo da eta ondoren irabazlei jakinaraziko zaie. Irabazleak Oihaneder Euskararen Etxera hurbildu beharko dira sarreren bila.