
Abenduaren 3an ospatuko dugun Euskararen Egunaren testuinguruan Euskararen Aste mamitsua antolatu da. “Hamaika jarduera bete euskara Gasteizen” lemapean azaroaren 27tik abenduaren 4ra bitartean askotariko ekintzak egongo dira.
Zehazki, azaroaren 27an Amezti Txiki Guraso Elkarteak Zabalgana auzoan antolatutako mintzodromoa eta bertso-triki-poteoarekin abiatuko da Euskararen Astea. Ostiralean eta larunbatean, azaroak 28, gazteentzako “Gazte Gozatope!” topaketa antolatu du Garaion Naturarteak. Azaroaren 29an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Amalur” ikuskizuna egongo da Buesa Arenan. Abenduaren 1ean, “Amama” filma eskainiko da doan Florida zinema-aretoan. Abenduaren 2an, mintzo-txiodromoa egingo da Oihanederren Bai Euskarari Ziurtagiriak antolatuta eta EHUko Unibertsitate pabilioian Zergatik ez? tailerra eskainiko da.
Abenduaren 3a, Euskararen eguna, ekitaldiz beteta dator. Goizean DBH eta Batxillergoko ikasleek Euskararen ginkanaren finala jokatuko dute Oihaneder Euskaren Etxean eta Principal antzokian Tanttaka konpainiak “Muxua” antzezlana eskainiko du.
Arratsaldean, 18:30etan euskaltzaleok gure eskariak zintzilikatu ahal izango ditugu ALEA aldizkariak Oihanederren jarriko duen desiren zuhaitzean. Ostean GEU elkarteak koordinatuta eta “Euskarak 365 egun, erabili-erabizi” lemapean kalejira egingo da Oihaneder Euskararen Etxetik hasita Andra Maria Zuriaren plazara bitartean. Bertan 19:30ean kandelekin “Euskarak 365 egun” lema irudikatuko da. Plazatik Oihanederrera bueltan, 20:00etan, “Zirk-Zark” Arabako euskaltzaleen zirkuaz gozatzeko aukera egongo da ur-biltegian.
Abenduaren 4an, asteari amaiera emateko, Lou Topet taldearen “Abesti bat gutxiago” ikuskizuna izango da Jimmy Jazzen. Lehenik, Harkaitz Canok eta Oier Aranzabalek prestatutako liburu-diskoa aurkeztuko dute eta ondoren kontzertua izango da.
“Amama”, “Zirk Zark” eta “Lou Topet”-erako GONBIDAPENAK behar dira.
Oihaneder Euskararen Etxean eskuragarri azaroaren 24tik aurrera.