Donostia 2016ko ekitaldien artean “Europako Hizkuntza-Aniztasunaren Foroa” ospatuko da Kursaalen, abenduaren 15-16an.
Azaroaren 29an 12:00etan informazio ekitaldia egingo da Arabako Kanpuseko Letren Fakultatean Foroaren nondik-norakoak aztertzeko, Europako hizkuntza gutxituen inguruko hausnarketak piztu nahian.
Hitzaldian galdera hauek ardatz hartuko dira: zenbat hizkuntza daude Europan? Euren egoerak nolakoak dira? Zergatik Foro bat honetaz? Zein garrantzi du gai hau guretzat, euskararen komunitatekoentzat?
Informazio ekitaldia EHUko Hezkuntza, Kirol eta Letren Fakultatetako ikasle eta irakasleei dago zuzendua, batez ere.
*Ekitaldia euskaraz izango da.
- Eguna eta ordua: azaroaren 29an, 12.00-13.00
- Lekua: Gasteizko EHUko campusen, Gradu Aretoan
- Informazio gehiago: www.unescoetxea.org / 944276432
- Ane Ortega a.ortega@unescoetxea.org / Jéssica Domínguez j.dominguez@unescoetxea.org