Eraikitzaile finak eta jokalari trebeak Minecraft Mini-joko Txapelketan

2022-02-10 / oihaneder

Oihaneder Euskararen Etxeak, otsailaren 4an hiru mini-jokoz osatutako txapelketa antolatu zuen Game Erauntsia elkartearekin elkarlanean. Euskal Herriko jokozaleei eskainitako Minecraft mini-joko txapelketan Build Battle, TNTrun eta One In The Chamber mini-jokoak jokatu ziren. Modu honetan, jolasaren bidez sormena eta euskarazko aisialdia eskaini ziren. Game Erauntsia elkarteko kideek “parte-hartzaileak gazteak izan zirela eta hala eta guztiz ere oso maila altua egon zela” nabarmendu dute.

Txapelketa Twitch-en bitartez emititu zen Game Erauntsia Elkartearen kanalean. Horrela, Minecraft-en iaioak ez diren baina bideo-jokoak eta euskara maite dutenek ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izan zuten. Bideo osoa Game Erauntsiko Youtube kanalean ikusgai dago:

Lehiaketako lehen edizio honetan, 50 parte-hartzailek eman zuten izena eta sarrerak bi egunetan amaitu ziren. Azpimarratzekoa da horietatik ia erdia gasteiztarrak izan zirela eta arabarrak izan zirela hiru irabazleak.

Hain zuzen ere:

  • 1. saria: Liher_24010: bideo-jokoetan gastatzeko 100 euroko diru-txartela.
  • 2. saria: ErhanKapinov: bideo-jokoetan gastatzeko 50 euroko diru-txartela.
  • 3. saria: Divad990: euskaratutako jokoa.