Javier Garaizar Candina Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko errektoreordeak eta José Manuel Díaz de la Barcena Martínez Lazarraga Kultur Elkartearen buruak sinatu egin dute erakunde bion arteko lankidetza hitzarmena euskararen erabilera sustatzeko helburuaz, bai UPV/EHUren Arabako campusean nola Gasteizko hirian
Arlo honetan, erakundeok ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak antolatuko dituzte elkarlanean eta hauen zabalkundeak arituko dira, instalazioan partekatuz eta borondatezko praktikak garatuko dituzte UPV/EHUren Arabako campuseko ikasleentzat, bai eta UPV/EHUren Euskararen arloko Errektoreordetzak argitaratutako aldizkari eta liburuak zabalduko ere.
“Guretzat gaur sinatzen duguna ez da beste hitzarmen bat, berezia da, euskararen jardunean garrantzitsua izango den hitzarmena”, azpimarratu du EHUko Arabako campuseko erretoreorde Javier Garaizarrek .
Gaurtik aurrera dagoeneko martxan den elkarlanean sakontzea izango da lankidetza-hitzarmen honen xedea, eta horretarako lanean dihardute bi elkarteetako ordezkariek.