Katu-katu, maritxipi, sigi-saga, pin-pan-sua… Garai bateko euskal jokoak aitzaki, familia giroan euskaraz jolasean ibili gara azken bi larunbatetan. Dagoeneko dozenaka familia hurbildu dira gurera soka-saltoan, kaniketan, txapetan, korroan… jolastera eta apirilaren 23an hirugarren saioa egingo dugu.
Euskara eta irribarre isuri emankorra ur biltegian, oraingoan ere.
Udaren ostean gehiago!