Dona dona katona… bueltan

2016-07-04 / oihaneder

Donadona_irudi nagusiaKatu-katu, maritxipi, sigi-saga, pin-pan-sua… Irailean garai bateko euskal jokoetan jolastuz familia giroan bikain pasatzeko aukera berria izango dugu, oraingoan kaleko jolasak egingo dira.

Apirileko saioen arrakastaren ostean irailean saio berriak egingo dira Falerina lorategian. Jolas-saioak irailaren 1o eta 17an egingo dira arratsaldeko  17:00-19:00 artean. Lehenengoa (irailak 10) 3-5 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta bigarrena (irailak 17) 6-10 urtekoei. Bietan askotariko jolasak egingo dira: 1, 2, 3 kontakatil, zubiri-zubiri, dokarrike, garai bateko kromoekin jolastu, zibekin egiteko jolasak, puxtarriekin ibilbideak, harrapaketa eta ezkutaketa jolasak, esamoldeak eta abestiak.

Parte hartzeko izena eman behar da uztailaren 31 baino lehen.donadona_izena

Ekintza 3-10 urte bitarteko umeei eta euren familiei zuzendua da, alegia, familia osoak parte hartzeko ekimena da.  Jostabi elkartearekin elkarlanean antolatuta, familia giroan euskaraz jolastu eta disfrutatzeaz gain, garai bateko jolasak gogoratuko dira. Ekimen honen bitartez gaztelaniaren eraginez hain barneraturik dauden jolas esapideen euskarazko ordainak ikasteko baliabideak eskainiko dira. Jolasen bidez horien baliokideak ikasi eta praktikan jarriko dira.