Bisitarien emari etengabea

2015-03-25 / oihaneder

Martxoaren 7an inauguratu zenetik 2000 lagunetik gora lagun hurbildu da ur biltegira maiatzaren 3ra arte ikusgai egongo den Rockomikiak binetak & doinuak erakusketa  ezagutzera.

Rockomikiak_orokorra_webErakusketarekin batera hitzaldiak, tailerrak, bisita-gidatuak eta zenbait ikuskizun antolatu dira. Datozen egunotan esaterako Garbiñe Ubeda eta Yurre Ugarte Eta emakumeak non zeuden? galderari erantzungo diote eta  Koldo Uriarte eta Mikel Valverdek musika eta marrazkia zuzenean uztartuko dituzte. Martxoko azken egunean Aritza Saenz del Castillok Jaungoikoak lehendakaria babes dezala izenburupean Euskal Herriko rock erradikaleko erretorikaren interpretazio libertarioa esakiniko du.

Apirilean bideoklip eta marrazki bizidunen tailerrak egingo dira (izena emateko epea zabalik dago). Horrez gain, Harkaitz Canok musika euskal literaturan eta komikigintzan izango ditu hizketagai eta badok.inforen musika atariaren aurkezpenarekin batera Amoranteren kontzertua egongo da.

Dagoeneko Asisko Urmeneta, Juanma Sarasola, Koldo Almandoz eta David Zapirain erakusketaren komisarioak eta Iñaki Otamendi bertan izan dira,  dozenaka euskara ikaslek bisita gidatua egin dute eta wikipedia tailerrean Rockomikiak wikiproietua garatu dute.

Egitarau osagarria:

Rockomikiak_ekintzak

Rockomikiak_eskuorria

 

 

Hona hemen hirineteko lagunek erakusketaren inguruan egindako bideoa