Belarrien Goxoko… kontzertuak baino askoz gehiago

2015-03-03 / Euskara Zerbitzua

INBOX)31494

Belarrien goxoko programaren helburua da musika izaerako kultura edukiak zabal­tzea, formatu txikiko eta handiko kontzertuen bitartez. Oro har jarduera didaktikoak hobesten dira, euskal musika ezagutzera ematea eta publikoak heztea helburu dutenak. Kontzertuak baino askoz gehiago dira, beraz.

Zer egin dugu orain arte? Gauza askotxo, era guztietakoak. Adibidez:

  • Xabi Aburruzaga
  • Juan Mari Beltran
  • Gabrielen lekua sentikaria ikuskizuna
  • Sinkro musika, dantza eta live elektronikoak
  • Azaletik sustraietara. Edorta Jimemezen hitzaldia eta Doro Zobararen erakustaldia
  • Keu Agirretxea
  • Etxepare Rap.

Datorren asteko ekitaldia oso-oso berezia izango da. BAGA, BIGA, HIGA ikuskizunean Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek EUSKAL KANTAGINTZAREN TRANSMISIOA ETA SUSTAPENA egingo dute, hitzaldi kantatu baten bidez.

Ez galtzeko moduko ekitaldia izango da! Ez ahaztu!

Hurrengoa ere prestatzen hasiak gara, dagoeneko. Iban Zaldua izango dugu gure artean: literatura eta musika bat eginik… Adi egon! Esango dizuegu!