Bals irregularrak, ilunabarrean dantzatzeko otsaileko proposamena

2016-02-09 / oihaneder

ilunabarradantzan_webIlunabarrean dantzan, Balfolk-aren eta euskal dantzen otsaileko plazak bals irregularrak izango ditu protagonista. Bals-a Tirol-en (Austria) eta Alemania hegoaldean jaio zen XII. mende inguruan. Dantza herrikoi bezala garatu zen urte askotan zehar eta XVIII. mendean noblezian txertatu zen. Mende honetan azkar zabaldu zen beste herrialde askotara. Bals-a hiru denborako dantza da, hau da, ¾ neurriko konpasez osatuta dago; lehenengo denbora indartsua da, beste biak, ahulak. Bals irregularrak konplexuagoak dira. Hauen artean ohikoenak 5, 8 edo 11 denborakoak dira. Bals irregularrak 1850 urtearen inguruan sortu ziren, eta errepertorio herrikoi eta folklorikoetan ohikoak izaten jarraitzen dute oraindik ere.

Bals irregularren ikastaroa 20:00etan hasiko da eta ostean, ohi bezala, dantzaldia egingo da.

Ilunabarrean dantzan zikloak Europako eta Euskal Herriko dantzak eta musika zuzenean eskaintzen dizkigu hilean behin, ostiral arratsaldetan. Jauziak, scottish-a, fandangoa, mazurka, bourrée-a… ikasi eta praktikan jartzeko aukera aparta da.

Martxoaren 11n ikasturteko azken saioa egingo da. Bertan zikloan zehar ikasitako dantzen birpasa egingo da.