Azken kortxeak eta krispetak!

2015-07-14 / oihaneder

uztailak 17_webKortxeak & krispetak zikloak agur esango digu ostiral honetan, uztailak 17. Aurtengo azken kortxeak eta krispetak rockaren bueltan eskainiko dira.

21:30ean Bartzelonatik Gasteizera salto egin eta kontzertua eskainiko du Peachy Joke talde tolosarrak. Taldea eta antolakuntzari ez dagozkion arrazoiak direla eta azkenean Unclose taldeak ez du joko.

00:00etan Control filma proiektatuko da, musika eta zinema uztartu dituen zikloari amaiera borobila emanez.

Eguraldi txarra egitekotan zinema lorategiko karpan eskainiko da.

Kortxeak & krispetak musika eta zinema zikloa uztailaren 3an abiatu zen. Euskararen Etxearen udako lorategian Jazz 4 Joy eta The Cherry Boppersek jarri zituzten swingaren kortxeak, ehundaka lagunen gozamenerako.  Gauerdian elur-zuloaren alboko harresian Swing Kids filma proiektatu zen, jatorrizko bertsioan (ingelesez) eta euskarazko azpitituluekin. Benetan atsegina ilargipean zinemaz gozatzea. Giro hurbila eta atsegina izan nagusi.

Uztailaren 10ean folk-rockaren txanda izan zen. John Berkhout talde oiartzuarraren eskutik hasi zen giroa epeltzen eta Searching for Sugar Man dokumentalak ederki berotu gintuen, gaua fresko bazegoen ere.

Zikloa iruditan: