20. KORRIKA badator! Aurten, 20. aldiz, hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK bilduko ditu Korrikak martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean.
Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatu eta 19:00etan Gasteizera helduko da.
GEU, ALEA eta Oihanederren lagunon kilometroa Andra Mari Zuriaren plazatik Kutxi kaleko sarrerara bitartekoa izango da, 21:20ean. Egin dezagun elkarrekin KO-RRI-KA!
Itxaronaldia goxotzeko musika eta giro ona ez dira faltako. Eta norberaren euskarari txinpartak ateratzen laguntzeko, bengalak banatuko ditugu euskararen aldeko korrikaldia argitzeko!
Gainera, GEU elkarteko bazkideen, ALEAko harpidedunen eta Oihaneder Euskararen Etxeko buletin hartzaileen artean lekukoa eramateko aukera zozkatuko dugu.
Parte-hartzeko bete ondorengo galdetegia martxoaren 24a baino lehen. Izena ematen duzuen guztien arten zozketa egingo dugu martxoaren 24an, goizeko 10:00etan.
*Lekukoa bi bikoteren artean (4 pertsona) eramango dugu, ALEA, GEU eta OIhanederreko ordezkari bana eta zozketaren irabazlea.
Atera txinparta BAT-ZUK euskarari!
- GEU, ALEA eta Oihanederren lagunen km-a: Andra Mari Zuriaren plazatik Kutxi kaleko sarrerra
- Ordua: Martxoak 30, 21:20
- Lekukoa eramateko zozketa: galdetegia. Martxoaren 24ra arte
Tipi-tapa, tipi-tapa, euskararen txinpartak!