Arraun the Basque’s World lehiaketako irabazleen lanak ikusgai Oihanederren

2020-10-09 / oihaneder

Udako argazki-hizki lehiaketak baditu lau gai ezberdinetako irabazleak eta epaimahaiak Euskal argia Baionan –Aitor Salazar–, Itsasoa urdina da –Thais Buforn–, Gatz-aleak –Miren Otxoa– eta Argilunak –Egoitz Albizu– lanak saritu ditu, eta bakoitzari nekazal etxe batean asteburu eder bat pasatzeko saria emango zaio.

Horrez gain, erakusketa prestatu da Oihanederren argazki-sorta horiek ikusi ahal izateko. Argazki irabazleek leku askotara eramango dute bisitaria, batzuk ezagunak (Baiona, Gezaltza Añana, Bilbao, Donostia, Zumaia, Zarautz, Gaztelugatxe…), eta besteak pertsonalak (giza gorputza…), baina zalantzarik gabe istorio guztiek irudimena alderik alde eramango dute, eta euskaldunen munduan barna bidaiatuko.

Aurtengo erronka ez zen nolanahikoa, pandemiaren erruz bidaia luzerik gabeko uda aurreikusita, ohiko bidaien argazki-hizki lehiaketa Euskal Herrira mugatu baitzen. Euskal Herria helburu, esparru edo gai ezberdinetatik ikusia: natura, leku, pertsona eta kultur ondare argazkiak eskatzen ziren, eta horrelakoak jaso dira. Kategoria bakoitzeko irabazle bat egon da.

Lan gutxiago jaso dira, baina, aldiz, jasotako lanen kalitatea handia eta anitza izan da: Euskal herria eta euskal jendea irudikatzeko lau modu aberats eta interesgarri islatzen dira erakutsiko diren 20 argazki irabazleetan eta hauen azalpen testuetan.

Erakusketa urriaren 15ean zabalduko da, arratsaldeko 19:00etan, eta azaroaren 1era arte izango da ikusgai Montehermoso kulturunea – Oihaneder Euskararen Etxeko Jovellanos aretoan. Aurkezpen ekitaldian irabazleak egongo dira beren lanak aurkezten.

Ordutegia: astelehenetik igandera, 11:00-14:00 eta 18:00-21:00