Argazkigintza dokumentala, soseguz egindako kontakizunak

2015-02-16 / Udako Euskal Unibertsitatea

10922875_1010929335588505_5506054258131500492_n

Bihar Oihaneder Euskararen Etxea eta UEUk elkarrekin antolatu dugun “Argazkigintza dokumentala” ikastaroa hasiko da, Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren gidaritzapean. Ikastaro honetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko dira (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak, eta abar). Lan dokumentalak soseguz egindako kontakizunak izaten dira, eta beste ezaugarri bat ere izaten dute: errealitateari norbere interpretazioa ematea, hain zuzen ere. Ikastaroan sormen-prozesuaren faseak ere aztertuko dituzte; hasierako erabakietatik abiatuta, ediziora arteko pauso guztiak.

Argazkien mundua gogoko baduzu eta istorioen berri ematea atsegin baduzu, oraindik garaiz zaude izena emateko.

 

Argazkia: http://ow.ly/IN3OC