Ardoa ezaguStuz ATZERATUTA!

2015-09-09 / oihaneder

Ardoa ezaguStuz ikastaroa atzeratu da. Gabonen aurretik egingo da, laster emango dizuegu data zehatzen berri

Ardoa ezaguStuz ardoaz gehiago disfrutatzeko zentzumenen bidezko ebaluazio ikastaroa da, EHUko analisi sensorialeko (LASEHU) laborategiak antolatutakoa.

Ikastaroaren helburua  ardoaren dastaketaren oinarriak azaltzea da, kurtsoan parte hartuko duten lagunek ardoaz gehiago disfrutatzeko ezagupen eta oinarrizko trebetasunak eskura ditzaten, oinarri zientifikoetatik abiatuta baina modu erakargarrian.

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Azalpenekin batera ardo ezberdinak probatuko dira, ardoetan antzemateko sentsazioez jabetzeko ezinbesteko aukera izanda. Ardoan interesatuta dagoen edonori irekita dago eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiko enologia ezagupenik izatea. Plaza kopurua mugatua izango da; gehienez 30 lagun.

Programa:

Arlo teorikoa:

  • Ikastaroaren aurkezpena
  • Zein dira ardoetan sumatu ahal ditugun sentsazioak? Iñaki Etaio, EHUko irakaslea eta LASEHUko ikerlaria
  • Zergatik dituzte ardoek kolore ezberdinak? Iñaki Etaio, EHUko irakaslea eta LASEHUko ikerlaria
  • Zein faktore hartu behar dira kontuan ardoez gehiago disfrutatzeko? Mikel Garaizabal, Enologoa, sommelierra eta ardoaren kulturaren dibulgatzailea
  • Zergatik dituzte ardoek usain ezberdinak? Guillermo Castaños, Enologoa eta Behorte ardoguneko teknikaria eta kudeatzailea
  • Zergatik dituzte ardoek zapore ezberdinak? Itziar Insausti, Doniene Gorrondona Txakolina upategiko arduraduna eta enologoa

Arlo praktikoa:

  • Arabar Errioxako Upategira bisita. Autobus antolatua, Gasteiztik.

Ikastaroa Arabako Campuseko Errektoreordetzaren babesarekin eta Gasteizko Udaletxearen Euskara Zerbitzuarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin antolatuko da.