Ardoa ezaguStuz, ardoa gertuagotik ezagutzeko ikastaroa

2015-09-30 / oihaneder
Ardoa ezagustuz azaroaEHUko Laboratorio de Análisis Sensorial laborategiak  (LASEHU) Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean ardoaz disfrutatzeko zentzumenen bidezko ebaluazio ikastaroa antolatu du.

Ikastaroan ardoaren dastaketaren oinarriak azalduko dira eta parte hartuko duten lagunek ardoaz gehiago disfrutatzeko ezagupen eta oinarrizko trebetasunak eskuratuko dituzte, oinarri zientifikoetatik abiatuta baina modu erakargarrian. Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Azalpenekin batera ardo ezberdinak dastatuko dira. Horrekin batera Araba Errioxako Eskuernagako Cándido Besa upategira bisita egingo da.

Ikastaroa ardoan interesa duen edonori irekita dago eta arte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiko ezagupenik izatea. 12 orduko iraupena du eta bi egunetan zehar egingo da, azaroaren 6 eta 7an, hain zuzen ere.

Izena emateko inaki.etaio@ehu.eus helbidera mezua bidali behar da gaian “Ardoa ezagustuz” jarriz eta izen-abizenak zehaztuz. Ikastaroan tokia dagoela konfirmatzen duen mezua jasotzearekin batera 28 €ko ordainketa nola egin behar den argituko zaio interesdunari.

Urriaren 30era arte eman daiteke izena eta lekuak mugatuak dira.

Egitaraua:

  • Azaroak 6, ostirala:
    • 16:00-16:30-   Ikastaroaren aurkezpena
    • 16:30-17:00-   Zein dira ardoetan sumatu ahal ditugun sentsazioak? Iñaki Etaio, EHUko irakaslea eta LASEHUko ikerlaria
    • 17:00-18:10-   Zergatik dituzte ardoek kolore ezberdinak?  Iñaki Etaio, EHUko irakaslea eta LASEHUko ikerlaria
    • 18:30-20:30- Zein faktore hartu behar dira kontuan ardoez gehiago disfrutatzeko? Mikel Garaizabal, Enologoa, sommelierra eta ardoaren kulturaren dibulgatzailea
  • Azaroak 7, larunbata:
    • 10:00-11:50- Zergatik dituzte ardoek usain ezberdinak? Guillermo Castaños, Enologoa eta Behorte ardoguneko teknikaria eta kudeatzailea
    • 12:10-14:00- Zergatik dituzte ardoek zapore ezberdinak? Itziar Insausti, Doniene Gorrondona Txakolina upategiko arduraduna eta enologoa
    • 16:30-19:00- Eskuernagako Cándido Besa upategira bisita.  Autobus antolatua Gasteiztik.