Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuak eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak Arabako eta Gasteizko errealitate soziolinguistikoa eta erakunde publikoen hizkuntza politikei buruzko iritziak aztertzeko eskatu diote Aztiker Soziologia Ikerguneari.
Arabako 1.175 herritar inkestatu dira; horietatik, 389 gasteiztar. Arabarren euskararen ezagutza, hainbat esparru funtzionaletan euskara erabiltzeko zein aukera dauden eta zein erabilera egiten den, eta orokorrean, euskararen inguruan zein jarrera duten aztertu da.
Horiek horrela, honako gaiak jorratu dira:
- Hizkuntza gaitasuna
- Hizkuntza sozializazioa
- Euskararen erabilerarako aukeren hautematea eta praktika
- Gazteria eta aisia
- Kirol eta kultur jarduerak
- Kulturgintza
- Komunikabideak eta IKTak
- Euskararen gaineko hautematea, jarrera eta iritziak
Hona hemen dokumentazioa: