![](https://oihaneder.eus/wp-content/uploads/2016/03/Donadona_irudi-nagusia.jpg)
Katu-katu, maritxipi, sigi-saga, pin-pan-sua… Garai bateko euskal jokoetan jolastuz familia giroan bikain pasatzeko proposamenarekin gatoz oraingoan.
Apirileko hiru larunbatetan (9, 16 eta 23) 3-10 urte bitarteko umeei eta euren familiei zuzendutako euskal jolas tradizionalen saioak egingo dira Jostabi elkartearekin elkarlanean. Bertan familia giroan euskaraz jolastu eta disfrutatzeaz gain, garai bateko jolasak gogoratuko dira.
Ekimen honen bitartez gaztelaniaren eraginez hain barneraturik dauden jolas esapideen euskarazko ordainak ikasteko baliabideak eskainiko dira. Jolasen bidez horien baliokideak ikasi eta praktikan jarriko dira.
Apirilaren 9 eta 23an 3-6 urte bitarteko umeei eta euren familiei zuzendutako jolasak egingo dira (Korro, esku, aulki eta erritmo jolasak,sokasaltoan eta gomarekin ibiltzekoak, puxtarriak, esamoldeak eta abestiak). Apirilaren 16an 7-10 urte bitarteko umeentzako jolasak egingo dira. (Aurkezpen, mugimendu, baloi, aulki eta mahai jolasak, sokasaltoan eta gomarekin ibiltzekoak, puxtarriak, txapak, esamoldeak eta abestiak). Hiru saioak arratsaldeko 18:00-20:00 artean izango dira.
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar zen eta dagoneko plaza guztiak bete dira.
* Saioak euskara hutsean izango dira, beraz parte-hartzaile guztiak (helduak eta umeak) euskaraz ondo moldatzea ezinbestekoa da.