Gasteizen 365 egun euskaraz bizi nahi dugu

2016-11-25 / oihaneder

euskararenastea2016Abenduaren 3an ospatuko den Nazioarteko Euskararen egunaren bueltan egitarau mamitsua prestatu dute Arabako eragile desberdinek azaroak 26tik abenduaren 3ra bitartean.

Gasteizen 365 egun euskaraz bizi nahi dugu” lemadun programa azaroaren 26an hasiko da. Mintzodromoa, Kantari Gasteiz karaokea, kontzertuak, antzerkia, erakusketak, filmak eta kalejira bezalako ekimenak egingo dira. Euskara Zerbitzuko zinegotzi Iñaki Prusillak nabarmendu egin du Euskararen Astean parte hartzen duten taldeen lankidetza, eta Gasteizen egingo diren ekitaldietan, bereziki abenduaren 3an, parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Igone Martinez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak lurralde guztiari egin dio gonbidapena “urteko 365 egunetan zehar euskaraz bizitzeko” eta erakunde eta elkarteen arteko “elkarlana” azpimarratu du baita ere, “euskararen erabilera sustatzeko denok baikara beharrezko”.

Esan bezala, jarduerak larunbat honetan hasiko dira, hilaren 26an, Zabalgana auzoan. Zehazki Mintzodromo familiarra eta etorkinen integrazioa eta bertakoen egokitzapenari buruzko Jon Maiaren hitzaldia egingo dira. Azaroaren 27an Kantari Gasteiz Karaokea egingo da, Vital Fundazioaren laguntzarekin. 29an, berriz, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua” nobelaren irakurraldia egingo da Oihaneder Euskararen Etxean. 30ean goizean #Gasteizenbaieuskarari mintzodromoa hartuko du Oihanederrek eta arratsaldean, 19:30ean ‘Aginako zero bat’ ikuskizuna.

Abenduaren 1ean Xake Produkzioak ekoitzitako ‘Mami lebrun’ izeneko antzezlana izango da Principal Antzokian. Eta ostegunean ere, Jimmy Jazzen 20:30etik aurrera  Zea Mayesen kontzertua egongo da. Oihanederrk 10 sarrera zozkatzen ditu ekitaldi bakotzerako, antzerkia eta kontzertua.

“Mami lebrun” abenduaren 2an ere errepikatuko da, hainbat zentrotako ikasleentzat. 2an bertan ere, Euskararen Ginkanaren finala egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, eta 2016ko Vitoria-Gasteiz itzulpen sariak banatuko dira. Arratsaldean urtarrilaren 8ra arte ikusgai egongo den Laboa gertutik musika-instalazioa inauguratuko da 19:00etan eta 20:00etan Txoriak dantza ikuskizuna egongo da.

Abenduaren 3, Euskararen Eguna, ekitaldiz beteta egongo da. Eguerdiko 12:00etan Eskoriatza Eskibel jauregian “Euskaldun Berria plaza” plaka historiagrafiatua agertzeko ekitaldia egingo da. Bertan, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta erakunde adierazpena irakurriko da. Jarraian, lore eskaintza egingo da Izaskun Arrue gogoan. Bestalde, 12:00etan ere Florida zinemetan umeentzako Zikoinak filma ikusgai egongo da. Arratsaldean Arabako Bertsozale Elkarteak Euskaraz Bizi Nahi dugu bertso bideo-kliparen aurkezpena egingo du 19:00etan Oihanederren eta ostean, 19:30ean, ALEA aldizkariak Erronken Zuhaitza inauguratuko du. Ondoren, Euskararen Etxetik bertatik kalejira abiatuko da Andre Maria Zuriaren plazaraino eta bertan GEU elkarteak antolatuta Euskarak 365 egun kandelen mosaikoa piztuko da.

Antolatzaileak: Geu elkartea, Bai Euskarari Elkartearen Ziurtagiria, ALEA aldizkaria, Oihaneder Euskararen Etxea, Euskaltzaleon Topagunea, Euskara Zabalduz Zabalganan, Laboral Kutxa, Arabako Bertsozale Elkartea, Jimmy Jazz Gasteiz, UPV-EHUko Mikel Laboa katedra, Berritzegune, Vital Fundazioa, Diario de Noticias de Álava, eta Principal Antzokia.

Gasteizen 365 egun euskaraz bizi nahi dugu

/ oihaneder

euskararenastea2016En el marco del Día Internacional del Euskera, el 3 de diciembre,  diversos agentes del territorio han organizado una amplia programación.

Bajo el lema ‘Gasteizen 365 egun euskaraz bizi nahi dugu’, el programa arrancará el próximo día 26 y se prolongará hasta el 4. La propuesta cuenta con un mintzodromo familiar, películas, exposiciones, teatro y una kalejira, entre otras propuestas. El concejal responsable del Servicio de Euskera, Iñaki Prusilla, ha destacado el “trabajo de colaboración realizado por los colectivos que participan en la Semana del Euskera” y ha animado a la ciudadanía a participar en los diferentes eventos que tendrán lugar en Vitoria-Gasteiz, especialmente el día 3. La diputada foral de Euskera, Cultura y Deportes, Igone Martinez de Luna, también ha invitado a los alaveses y a las alavesas a “vivir en euskera durante los 365 días del año” y ha puesto en valor el trabajo entre instituciones y colectivos “porque todos somos necesarios para fomentar el uso del euskera”.

Las actividades arrancan el viernes, día 26, con un mintzodromo familiar y una charla de Jon Maia en Zabalgana. El día 27 se celebrará el karaoke Kantari Gasteiz, que cuenta con la ayuda de la Fundación Vital. El día 29, por su parte, Oihaneder Euskararen Etxea acogerá la presentación de la última novela de Kirmen Uribe “Elkarrekin esnatzeko ordua“. Y el 30 por la mañana, en el mismo lugar, se realizará el mintzodromo #Gasteizenbaieuskarari. A las 19.30 en el depósito de aguas tendrá lugar el espectáculo  Aginako zero bat’ .

El día 1, el Teatro Principal acogerá la función ‘Mami lebrun’, de Xake Produkzioak. Por la tarde en la sala Jimmy Jazz actuará el grupo Zea Mays a partir de las 20:30. Oihaneder Euskararen Etxea sortea 10 entradas para cada evento, para el teatro y el concierto.

“Mami Lebrun” también se repetirá el día 2 para estudiantes de varios colegios de la capital alavesa. El mismo 2 de diciembre también se disputará la final de la ginkana del euskera en Oihaneder y se repartirán los premios Vitoria-Gasteiz de traducción. Por la tarde, también en Oihaneder, se inaugurará la instalación musical Laboa gertutik a las 19:00 y alas 20:00 tendrá lugar el espectáculo de danza “Txoriak“.

El día 3, el día del Euskera se celebrará por todo lo alto. A las 12:00 del mediodía en la entrada principal del Palacio Escoriaza Esquivel se realizará el descubrimiento de la placa historiografiada “Plaza Euskaldun berria”. Durante el acto se procederá a la lectura de la Declaración Institucional conmemorativa en el Día Internacional del Euskera. Seguidamente tendrá lugar una Ofrenda Floral en memoria y reconocimiento a Izaskun Arrue. Por otro lado a las 12:00 también en los cines Florida se proyectará el film para el público infantil ‘Zikoinak’. Por la tarde, a las 19:00 en Oihaneder se presentará el videoclip de bertsos Euskaraz Bizi Nahi dugu, de la mano de Arabako Bertsozale Elkartea. Por su parte la revista ALEA inaugurará a las 19:30, también en Oihaneder,  ‘Erronken Zuhaitza’, un árbol en el que la ciudadanía podrá asumir retos de cara a ampliar su uso del euskera el próximo año. Después desde la Casa del Euskera partirá una kalejira hasta la plaza de la Virgen Blanca, donde GEU elkartea encenderá el mosaico de velas Euskarak 365 egun.

Colectivos participantes: Geu elkartea, Bai Euskarari Elkartearen Ziurtagiria, Alea aldizkaria, Oihaneder Euskararen Etxea, Euskaltzaleon Topagunea, Euskara Zabalduz Zabalganan, Laboral Kutxa, Arabako Bertsozale elkartea, Jimmy Jazz Gasteiz, Berritzegune, UPV-EHUko Mikel Laboa katedra, Vital Fundazioa, Diario de Noticias de Álava, y  Principal Antzokia.