Bihar Oihaneder Euskararen Etxea eta UEUk elkarrekin antolatu dugun “Argazkigintza dokumentala” ikastaroa hasiko da, Jesus Mari Arruabarrena argazkilariaren gidaritzapean. Ikastaro honetan dokumentalgintzaren nondik norakoak aztertuko dira (zer den, estiloak, kontakizuna egiteko moduak, eta abar). Lan dokumentalak soseguz egindako kontakizunak izaten dira, eta beste ezaugarri bat ere izaten dute: errealitateari norbere interpretazioa ematea, hain zuzen ere. Ikastaroan sormen-prozesuaren faseak ere aztertuko dituzte; hasierako erabakietatik abiatuta, ediziora arteko pauso guztiak.
Argazkien mundua gogoko baduzu eta istorioen berri ematea atsegin baduzu, oraindik garaiz zaude izena emateko.
Argazkia: http://ow.ly/IN3OC