Oihaneder Euskararen Etxea

maiatza, 2018

08mai19:0020:30What we do in the shadowsFilmazpit19:00 - 20:30

Ordua

(Asteartea) 19:00 - 20:30

Lekua

Vitoria-Gasteiz

Fray Zacarias Martinez kalea 2

Xehetasunak

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00ean proiektatzen dira.

Gaurkoan, What we do in the shadows (Jemaine Clement & Taika Waititi, 86’, 2014, Zelanda Berria) filma proiektatuko da.

Sinopsia: Viago, Deacon eta Vladislav Zelanda Berrian pisua elkarbanatzen duten hiru banpiro dira. Oraingo gizartera moldatzeko ahal dutena egiten dute: alokairua ordaintzen, etxeko lanak banatzen eta klubetan sartzeko gonbidapenak lortzen saiatzen. Bizitza arrunta daramate, ezberdintasun bat izan ezik: hilezkorrak dira eta gizakien odolaz elikatzen dira. Petyr-ek, euren etxeko sotoko bizilalgunak, Nick banpiro bihurtzen duenean, gure protagonistek estreinatu berri duten betiereko bizitzan gauzek nola funtzionatzen duten irakatsi beharko diote.      

Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa.


Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.

Erantzun bat utzi

X