Oihaneder Euskararen Etxea

apirila, 2018

17api19:3021:00Orainaldian: laissez faireIkus-entzunezkoa19:30 - 21:00

Ordua

(Asteartea) 19:30 - 21:00

Xehetasunak

Orainaldian: laissez faire Gindi Auzmendi, Iñaki Landa eta Mikel Buruagaren ikus-entzunezko proiektu esperimentala da.

"Gazte sortzaileak" bekaren 2017ko deialdiko lan irabazleetako bat da.

Ikuskizunaz gozatzeko GONBIDAPENA behar da. Oihanederren harreran egongo dira eskuragai martxoaren 22tik aurrera.

 XXI. mendea: etengabeko fluxuaren aroa. Baumanen gizarte likidoaren aroa, Trumpek pertsonifikaturiko postegiarena, Europara iristeko emigranteen ihes masiboarena. Etengabeko fluxuaren aroa. Salgaiena, informazioarena, pertsonena. Dena nahasten da. Segundo bakoitza errealitate berrien sorkuntzaren lekuko da. Kulturak beren muga zaharrez harago doaz, malgutu beharrean daude, egokitu. Munduko edozein lekutako ezagutza eta esperientziak hedatu eta aldatu egiten dira. Eta... zer gertatzen da Gasteizen?

Orainaldian proiektu esperimentalak hiriko kultur sorkuntzari erreparatzen dio. Gasteizen sortzen ari denari. Ertzetan, ofizialak ez diren zirkuituetan, kultura-kala “alternatiboetan”. Baina ekimenaren berrikuntza, balio erantsia, ikuspegi berri, desberdin eta integratzailetik egitean datza. Arreta tradizionalki kulturari lotutako pertsonengan jarri beharrean, “gizona, zuria, 40 eta 50 urte bitartekoa, kulturan bere modus vivendia duena” deskribapenaren araberako pertsonengan edo ibilbide esanguratsua duten artista entzutetsuengan, Gasteizen bizi eta lan egiten duten gazteen egungo sorkuntzari erreparatzen dio.

Orainaldian kontaketa esperimental eta subjektiboa da, jauzia eman eta sortzea erabaki duten gazteen adierazpen artistikoaren bizipena aztertzea xede. Gazte ekintzaileak dira -ideiatik ekintzarako urratsa egiten dute-, kultur sortzaileak. Horrexegatik “laissez faire” azpititulua, liberalek bere egina, “utzi egiten” esan nahi duena. Azpitituluak proiektu honen funtsa biltzen du.

Hainbat dira dokumentaleko protagonistak, besteak beste, Gasteiz Hardcore Crew, Nerea Mauleon, Ane Gebara, Beñat Goitia, Bernaola, Lurburu kolektibo artistikoa, Mikel "Ktthulu", Iker Fidalgo, Irantzu Lekue, Paul Urkijo, Izaskun Urkijo, Frik1 eta Ojodecuervo edota  Reina Ginolanda moduko sortzaile gazteak.

Erantzun bat utzi

X