Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Merci Patron!

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 20:00ean proiektatzen dira.

Gaurkoan Merci Patron! (François Ruffin, 84′,  2015,  Frantzia) filma proiektatuko da.

Sinopsia: Nork ez du sekula amets egin bere nagusia mendekatzeaz? Frantzian XXI. mendeko Robin Hood bezala ezaguna den François Ruffin kazetariak ideia bakar bat du buruan: Bernard Arnaut, Frantziako gizonik aberatsena eta Dior edo Givenchy bezalako marken jabeak, eginiko bidegabegekeriak aireratzea. Suspense, emozio eta espioitzaz betetako komedia.

Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa

Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.