Oihaneder Euskararen Etxea

urtarrila, 2018

03urt12:0013:00Izeba TeklaGabonetan Jai12:00 - 13:00

Ordua

(Asteazkena) 12:00 - 13:00

Lekua

Vitoria-Gasteiz

Fray Zacarias Martinez kalea 2

Xehetasunak

Gabonetan Jai zikloaren barruan gaurkoan Xabier Lizasok Izeba Tekla musika saioa eskainiko du. Ikuskizunaren hasieran Goianeko Auzo dance taldearen dantzaldi laburra izango da. Haurrak eta umeak izango dira Izeba tekla ikuskizunaren protagonistak, ez piano jolea. Saio osoan zehar haurrekin hartu-emana egongo da. Haurrek oso modu dibertigarri eta didaktikoan deskubrituko dute musika eta pianoa bera; jolasaren bidez iritsiko dira musikara. Saioa bost jolasetan oinarrituta dago, bakarkakoak, taldekoak, entzutekoak, arreta lantzekoak.. eta jolas guztietan elkar errespetatzea ezinbestekoa izango da. Partaideek kantatuz bukatuko dute kontzertua eta kantatuz joango dira etxera. Ikuskizuna 2-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.  Ateak 11:45ean irekiko dira. Parte hartzeko gonbidapenak Oihanederren harreran egongo dira eskuragai abenduaren 11tik 28ra. Pertsona bakoitzeko gehienez 4  gonbidapen banatuko dira: 2 ume + 2 laguntzaile. Gonbidapenak agortuta. Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute. Euskaraz.
X