Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » India, fede kontua

Gasteiztarrak Arraun The World 2017 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa eta aurkezpen publikoak abian dira. Guatemalara, Kirgizistan eta Tajikistanera, Indiara eta Melillara hurbiltzeko aukera paregabea! Baita munduko beste hainbat txokotara ere!

Gaurkoan Gaizka Untzuetak India, fede kontua izeneko aurkezpena eskainiko du Salburuako Koxka tabernan.

“Bidaia, modu samur batean azaltzeko, bi zatitan bana liteke. Alde batetik, ohiko India edo, nolabait esatearren, India turistikoagoan egondako egunak, hau da, Benaresen, Agran edota Delhin; eta bestetik, biondako erabat ezezagunak ziren Himalayako lurretan, Cachemiran hain zuzen ere, eta Punjaben igarotakoak (…) Oso erlijio zaleak ez bagara ere, gure ibilbidean zehar Indiako lau gune erlijioso eta kultural izan ditugu ardatz. Beraz, nahitaez, fede kontuetan murgilduta ibili gara”.

Orain arteko dinamikari jarraiki aurkezpenak epai-mahaia osatutako eragileekin elkarlanean antolatu dira: Sarburu elkartea, Gauekoak, Zizta Euskara Taldea eta GEU elkartea. Aurkezpen hau Salburuko Sarburu kultur Elkartearekin antolatu da.

Argazki erakusketa azaroaren 1era arte egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko klaustroko bigarren solairuan.

Erakusketa ikustera eta aurkezpenetara hurbiltzen direnek Durangaldeko Garaiko landetxean gau bateko egonaldiaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute (denboraldi baxuan, zubietatik eta udatik kanpo). Zozketan parte hartzeko erakusketan eta aurkezpenetan eskuragai egongo den eskuorria bete beharko da. Zozketa azaroaren 3an izango da.

Hurrengo aurkezpenak:

  • Urriak 19: Mugak zabalduz. Ongi Etorri Errefuxiatuak-Araba taldea – Libra taberna (Txagorritxu)
  • Urriak 24:  Pamir mendietan, Zetaren bidea desegiten. Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta – Dazz taberna (Alde Zaharra)
  • Urriak 26: Guatemalako udaberri beroak. Kauldi Iriondo – Candela taberna (Judimendi)