Oihaneder Euskararen Etxea

martxoa, 2018

25mar19:0021:00Indarra Kultur ElkarteaIlunabarrean dantzan19:00 - 21:00

Ordua

(Igandea) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Ilunabarrean dantzan zikloaren hirugarren edizioa hiriko hainbat dantza talde eta eskolekin elkarlanean antolatu da: Jare, Adurtza eta Algara Dantza Taldeak, Indarra Kultur Elkartea eta Udalaren Folklore Akademia.

Indarra Kultur Elkarteak gidatuko du urteko laugarren dantza saioa.

Parte hartzeko GONBIDAPENA behar da eta saio honetakoak dagoneko AGORTU dira (gonbidapena duten pertsona guztiak sartu ostean lekua geratzen bada sartzeko aukera egongo da).

Indarra Euskal Kultur Elkartea 1973. urtean sortu zen, Gasteizko beste elkarte eta dantza taldeetako partaideekin. Urte hauetan zehar, Euskal Herriko, eta bereziki Arabako, lurralde historikoak ibiltzea izan da bere ekintza nagusia, bere biztanlegoaren ohiturak eta folklorea ezagutu, ikasi, gorde eta grafikoki birsortzeko.

Gasteizko eta Arabako ekintzetan biziki hartzen dute parte: apirila eta abuztuko jaietan (Gasteizko Zortzikoa berreskuratuz), inauterietan (1979an Gasteizen berreskuratuz), Gabonetan...

Ekintza hauek aurrera eramateko elkarteak hiru talde ditu: Dantza Taldea, Fanfarrea eta Herriko Musika Tresnak. 5 - 60 urte bitarteko lagunek osatzen dute Indarra.

2018ko urtarriletik apirilera Ilunabarrean dantzan zikloan bost dantza-saio egingo dira, hilero bat; martxoan bi. Bertan dantza talde bakoitzak bere proposamena eskainiko du, saio bakoitzari ukitu propioa emanez. Dantzen urratsak irakasteaz gain, bakoitzaren jatorriari, testuinguruari, jantziei… erreparatuko zaio eta hainbat kanten hitzak ikasteko parada ere egongo da.

Aurtengo Ilunabarrean dantzan zikloaren barruan bost dantza saio egingo dira apirilera bitartean, hilero bat; martxoan bi. Bertan dantza talde bakoitzak bere proposamena eskainiko du, saio bakoitzari ukitu propioa emanez.

Dantzen urratsak irakasteaz gain, bakoitzaren jatorriari, testuinguruari, jantziei… erreparatuko zaio eta hainbat kanten hitzak ikasteko parada ere egongo da.

Erantzun bat utzi

X