Oihaneder Euskararen Etxea

» Agenda » Heziketa: eraldaketarako motorea?

Heziketa: eraldaketarako motorea?

Agora filosofia elkarteak Filosofia plazara izeneko jardunaldi filosofikoen testuinguruan Heziketa: eraldaketarako motorea? deituriko mahaingurua antolatu du Oihanederren

Gai honetan adituak diren lau lagun arituko dira mahainguruan: Miren Camisón (filosofoa), Ibai Iztueta (irakaslea), Jon Sarasua (soziologoa) eta Ana Santamaria (pedagogia alternatiboetan aditua).

LOMCE eta HEZIBERRI martxan jartzearen ondorioz, filosofia ikasgaia etengabeko erasoak jasaten ari da, eta horren aurrean Agora Filosofia Elkartea sortu da. Bertan erkidegoko hainbat filosofia irakasle daude.

Elkarte horretan ari diren zenbait irakasle elkartu dira “Filosofia” kalera ateratzeko asmoz, eta abenduaren 19an eta 20an jardunaldi filosofikoak antolatu dituzte Gasteizko leku ezberdinetan.