UEUren 44. Udako Ikastaroen inguruan antolatutako ‘Dakiguna Erakutsiko Dizugu‘ hitzaldi sortaren barne, 2016ko ekainean bi hitzaldi emango ditugu Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean.
- Ekainak 1, 19:00 – «Zakila duten neskak, bulba duten mutilak, haurren transexualitatea ulertzen» – Hizlaria: Igor Nabarro, sexologoa, gizarte langilea eta Chrysallis Euskal Herria elkarteko kolaboratzailea.
- Ekainak 7, 19:00 – «Euskal Estatua irudikatzen» mahai-ingurua – Gonbidatuak: Julen Zabalo, Mila Amurrio, Iker Iraola eta Ane Larrinaga, EHUko irakasleak.
Hitzaldiak irekiak eta doakoak dira eta Oihaneder Euskararen Etxean emango dira.