• Programa complementario: Jornadas Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta
Ikimilikiliklik erakusketaren osagarri, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra eta Oihanederren elkarlanaren bitartez Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiak antolatu dira. Bertan txalapartaren alde teorikoa zein praktikoa landuko da hiru egunez, ekainaren 14, 15 eta 17an. Jardunaldien lehen egunean, ekainaren 14an, Argibel Euba eta Enrike Hurtado ikerlariek Artze anaiek -Joxeanek eta Jesus Marik- txalapartaren berreskuratze eta hedatze lanetan izandako garrantzitik abiatuko dira.   Zehazki, Argibel Eubak, Sormena ttakunka: txalaparta Artze Anaien ibilbidean eta euskal kultura garaikidean izeneko hitzaldia egingo du eta bigarrenak, Enrike Hurtadok, Txalaparta digitala: txalaparta eta abangoardiako musikaren arteko ikerketa praktikoa gaiaren inguruan hitz egingo du. Hilaren 15ean Nömadak TX film-dokumentala emango da eta Oreka TX taldeko partaide den Harkaitz Mrtz. de San Vicentek dokumentalaren nondik-norakoak azalduko ditu. Larunbatean, ekainak 17, Falerina lorategian burutuko den Txalaparta jaialdiak emango dio amaiera jardunaldiei.