Gazte sortegiak, escuela creativa Prematrícula abierta

mayo
21
lunes
00:05
2018

Gazte sortegiak” sormen laborategiak eskola forma hartuko du 18-19 ikasturtean.

Urritik apirilera bitartean garatuko da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero, arratsaldeko 17:00-18:30 artean, zehazki. Eskola borobiltzeko, amaieran sormen asteburua egingo da.

Oihane Perea, Jon Basaguren, Unai Lopez de Armentia eta Maider Oleagak bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren.

Aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da ekainaren 17ra arteBehin betiko matrikula irailaren 10etik 24ra egin beharko da.

Eskolak (asteburua barne) 100 €ko prezioa du.

 Apirilean Kanpezun egindako sormen egonaldiari jarraipena emango dio eskolak. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta,  “Gazte sortegiak” sormen laborategiak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea du helburu.