Zurekin Hitz Egin Nahi Dut

2015-09-28 / Gasteizko Mintzalaguna

Hastear dago Gasteizko MINTZALAGUNAren 2015-2016 ikasturteko MATRIKULAZIO KANPAINA. Gasteizen, izena emateko epea urriaren 1etik 21era egongo da zabalik

‘Zurekin hitz egin nahi dut’ lelopean euskarari ekarpena egiteko kontzientzia duten hiztun onak mintzalagun egitasmoetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi zaie.

Mintzalagunean, euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dira, kasu gehienetan, taberna batean, giro lasai batean, lagun artean. Bospasei lagunek osatutako talde txikiak dira eta astean behin biltzen dira.
Informazio gehiago eta matrikula: www.gasteizkomintzalaguna.com