Zientzia, ardoa eta euskara… bat eginik

2015-07-28 / Euskara Zerbitzua

Kartela Ardoa ezagustuzjpgEuskal Herriko Unibertsitateko Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatea (LASEHU) laborategiak ardoaz gehiago disfrutatzeko zentzumenen bidezko ebaluazioari buruzko ikastaro bat antolatu du Arabako Campuseko Errektoreordetzaren babesarekin eta Gasteizko Udaletxearen Euskara Zerbitzuarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin.

Ikastaroaren helburua  ardoaren dastaldiaren oinarriak azaltzea da, kurtsoan parte hartuko duten lagunek ardoaz gehiago disfrutatzeko ezagupen eta oinarrizko trebetasunak eskura ditzaten, oinarri zientifikoetatik abiatuta baina modu erakargarrian.

Ikastaroa ardoan interesatuta dagoen edonori irekita dago. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretiko enologia ezagupenik izatea. Plaza kopurua mugatua da; gehienez 30 lagun.

Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da. Azalpenekin batera ardo ezberdinak probatuko dira, ardoetan antzemateko sentsazioez jabetzeko ezinbesteko aukera izanda.

Ikastaroa irailaren 11an eta 12an egingo da, ostiralean Oihaneder Euskararen Etxean eta larunbatean Arabar Errioxako upategi batean, Guardian zehazki.

Ikastaroan izena emateko 28 euroko ordainketa egin behar da irailaren 9a baino lehen Laboral kutxako kontu korronte honetan 3035 0086 69 0861079454. *Izen-abizenak zehaztu eta kontzeptuan “ardoa ezagustuz” jarri.

Programa:

Irailak 11, ostirala:

  • 9:30: Ikastaroaren aurkezpena
  • 10:00: Zein dira ardoetan sumatu ahal ditugun sentsazioak? Iñaki Etaio, EHUko irakaslea eta LASEHUko ikerlaria
  • 10:30: Zergatik dituzte ardoek kolore ezberdinak? Iñaki Etaio, EHUko irakaslea eta LASEHUko ikerlaria
  • 12:00: Zein faktore hartu behar dira kontuan ardoez gehiago disfrutatzeko? Mikel Garaizabal, Enologoa, sommelierra eta ardoaren kulturaren dibulgatzailea
  • 16:00: Zergatik dituzte ardoek usain ezberdinak? Guillermo Castaños, Enologoa eta Behorte ardoguneko teknikaria eta kudeatzailea
  • 18:15: Zergatik dituzte ardoek zapore ezberdinak? Itziar Insausti, Doniene Gorrondona Txakolina upategiko arduraduna eta enologoa

Irailak 12, larunbata:

  • 9:30-13:00: Eguren Ugarte Upategira bisita (Guardia). Autobus antolatua, Gasteiztik