UEUren eta Gasteizko Udalaren eta Oihaneder Euskararen Etxearen arteko lankidetza medio, 43. Udako Ikastaroen harira antolatu ohi dugun ‘Dakiguna erakutsiko dizugu‘ hitzaldi-sorta Gasteizen ere eskainiko dugu.
Hau da ekainerako antolatutako eskaintza:
- Ekainak 15, astelehena – 19:00-20:00 – Hitzaldia: Zer darabilgu hondakinekin? – Hizlariak: Dani Zugazagoitia (ZeroZabor estrategia Gasteizen) eta Aitziber Otegi (konpostatze esperientziak Araban).
- Ekainak 16, asteartea – 18:30-20:30 – Mahai ingurua: Arabako mugimendu euskaltzaleen hastapenak Frankismo bukaeran eta Trantsizioan. – Dinamizatzailea: Jon Martinez (historialaria).
- Ekainak 18, osteguna – 18:30-20:00 – Zeliakia: ohiko-bizimodua posible ote? – Hizlaria: Idoia Larretxi, EHUko ikerlaria eta IkerGazteko partaidea.
Hitzaldiak Betolaza aretoan izango dira. Irekiak eta doakoak dira, ez da aurretik izena eman behar.
Informazio gehiago:
- Irati Iciar
- 943 82 14 26
- i.iciar@ueu.eus