[SARRERAK DESKONTUAREKIN] Jokoz Kanpo

2015-05-19 / Gasteizko Mintzalaguna

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzerkia euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da. Oraingoan, “Jokoz Kanpo” antzezlana deskontuarekin disfruta dezakezue.

INFO +

“Ez da erraza ordubetean laburtzea. Partida bakoitzak ia bi behar ditu emaitza lortzeko. Hiru protagonistari eta futbolak ematen dizkigun bizi-lezio sakonei esker egingo dugu guk: futbola futbola da eta futbola horrelakoa da. Futbolak merezi zuen saio bat. Irribarrekin kontatuta. Antzez-zelaiak partida historikoa behar zuen. Barru-barrutik kontatuta”.

  • Noiz? MAIATZAren 20an, asteazkenean, 20.30ean 
  • Non? Principal Antzokian
  • Sarrera: 5 € (%50 deskontua eginda), 1go. anfiteatroan

Izena emateko bidali zure izen-abizenak, telefono zenbakia eta e-potsa zurinegil@gasteizkomintzalaguna.com helbidera.