Ikastaroak euskaraz, kulturaren eta jarduera artistikoen alorrean, 2017-18 ikasturtean gizarte etxeetan

2017-07-20 / Kultura gizarte etxeetan

Gasteizko Udalak gizarte etxeetako jarduera-programa aurkeztu du 2017-18 ikasturterako. Eskaintza zabala da hiriko gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan, hainbat alorretan: kirola, kultura, gizarte sustapena, berdintasuna, ludotekak, etab.

Kulturaren alorrean euskaraz emango diren ikastaroak hartu eta zerrenda batean bildu ditugu, gustukoa duzun ikastaro hori bilatzeko lana errazte aldera. Beheko estekan sakatuz gero, zerrenda ordenatua eskuratuko duzu, ikastaro guztietako informazioarekin: edukia, non emango den, zein egunetan, ordutegia, prezioa, matrikula nola egin, etab.

Antzerkia, pintura, Karibeko dantzak, argazkigintza, gitarra, rock and rolla, graffitia, ahozko kontalaritza, euskal dantzak, joskintza, hip-hopa, bertsolaritza… Gustuak gustu, atsegin duzun ikastaroa euskaraz egiteko aukera eskaintzen dizu programak. Gustukoen duzuna aukeratu eta euskaraz aritu, zure ezagupenak eta trebetasunak landuko dituzu eta hizkuntzaren arnasguneak zabaltzen lagunduko duzu.

Ikastaroak euskaraz kulturaren alorrean 2017-18 ikasturtean gizarte etxeetan (PDF)