Ikasleen euskara batzordeetako kideek Oihaneder bisitatuko dute

2016-10-19 / Euskara Zerbitzua

DibujoUrriaren 21ean, ostiralean, hainbat ikastetxetako euskara batzordeetan ari diren 74 gazte bilduko dira, beren esperientziak, kezkak, asmoak eta espektatibak partekatzeko.

Goizean zehar Iparralde gizarte etxean jardungo dute: elkar ezagutu, euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreak aztertu, eta euskara batzordeen funtzioak eztabaidatuko dituzte.

Arratsaldean Oihaneder Euskararen Etxea bisitatuko dute, eta amaitzeko, 16:30ean, “Buah Txabal” ikuskizuna izango dute, klaustroan bertan.

Esan bezala, 74 gaztek parte hartuko dute. DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleak dira, honako ikastetxe hauetakoak: Los Herran, Carmelitas, Ikasbidea, Koldo Mitxelena, La Milagrosa, Aniturri, Marianistas, Murgia institutua, Assa ikastola, Mendebaldea eta Armentia ikastola.

Jardunaldia Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatu du, eta Euskaltzaleen Topaguneak dinamizatzen du.