Oihaneder Euskararen Etxea

» Komunitatea » Ikastaroak euskaraz gizarte etxeetan, kulturaren eta jarduera artistikoen alorrean (2018-19)

Ikastaroak euskaraz gizarte etxeetan, kulturaren eta jarduera artistikoen alorrean (2018-19)

Egilea: uztaila 19, 2018 Iruzkinik gabe

Gasteizko Udalak gizarte etxeetako jarduera-programa aurkeztu du 2018-19 ikasturterako. Eskaintza zabala da hiriko gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan, hainbat alorretan: kirola, kultura, gizarte sustapena, berdintasuna, etab.

Kulturaren alorrean euskaraz emango diren ikastaroak hartu eta zerrenda batean bildu ditugu, gustukoa duzun ikastaro hori bilatzeko lana errazte aldera. Beheko estekan sakatuz gero, zerrenda ordenatua eskuratuko duzu, ikastaro guztietako informazioarekin: edukia, non emango den, zein egunetan, ordutegia, prezioa, matrikula nola egin, etab.

2018-19 ikasturterako, 93 ikastaro programatu dira euskaraz, heldu, gazte, haur zein familientzat. Guztira, 1.458 leku eskaintzen dira ikastaro horietan.

Antzerkia, pintura, Karibeko dantzak, argazkigintza, gitarra, rock and rolla, zinema, euskal dantzak, joskintza, hip-hopa, bertsolaritza… Gustuak gustu, atsegin duzun ikastaroa euskaraz egiteko aukera eskaintzen dizu programak. Gustukoen duzuna aukeratu eta euskaraz aritu, zure ezagupenak eta trebetasunak landuko dituzu eta hizkuntzaren arnasguneak zabaltzen lagunduko duzu.

Ikastaroak euskaraz kulturaren alorrean 2018-19 ikasturtean gizarte etxeetan:

Erantzun bat utzi

X