Oihaneder Euskararen Etxea

martxoa, 2018

01mar19:0021:00Heriotza haurrekin, nola hitz egin?Hitzaldia19:00 - 21:00

Ordua

(Osteguna) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Naroa Martinez irakasle eta psikopedagogoak haurrekin heriotzaz hitz egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzen saiatuko da. Gai horren inguruko ideia eta baliabideak eskainiko ditu gai garrantzitsu horri aurre egiteko. Garaia da heriotzaren tabua hautsi eta doluei aurre egiteko erremintaz hornitzen hasteko. Hitzaldira hurbiltzen direnen artean ekarpen, sinesmen eta ikuspegiak entzutea ere oso interesgarria izango da. Naroa Martinez Suarez maistra eta psikopedagogoa da eta dolu eta galeretan graduondokoa egina du. Ikastetxean heriotza naturaltasunez eta normaltasunez hitz egiten du eta haurrekin tabuak gainditzera animatzen ditu. Galerei aurre egiteko giza-sarea ezinbestekoa da, eta horretan laguntzeko asmoz etorriko da.

Erantzun bat utzi

X