Oihaneder Euskararen Etxea

maiatza, 2018

21mai(mai 21)00:0517eka(eka 17)23:55FeaturedGazte sortegiak sormen eskolaAurrematrikula zabalik(maiatza 21) 00:05 - (ekaina 17) 23:55

Ordua

Maiatza 21 (Astelehena) 00:05 - Ekaina 17 (Igandea) 23:55

Xehetasunak

Gazte sortegiak” sormen laborategiak eskola forma hartuko du 18-19 ikasturtean.

Urritik apirilera bitartean garatuko da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero, arratsaldeko 17:00-18:30 artean, zehazki. Eskola borobiltzeko, amaieran sormen asteburua egingo da.

Oihane Perea, Jon Basaguren, Unai Lopez de Armentia eta Maider Oleagak bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren.

Aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da ekainaren 17ra arte. Behin betiko matrikula irailaren 10etik 24ra egin beharko da.

Eskolak (asteburua barne) 100 €ko prezioa du.

 Apirilean Kanpezun egindako sormen egonaldiari jarraipena emango dio eskolak. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta,  “Gazte sortegiak” sormen laborategiak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea du helburu.   

Erantzun bat utzi

X