Tribuaren berbak en Oihaneder

2015-05-27 / oihaneder

ETB1en astero-astero euskararen inguruko bitxikeriak hurbiltzen dizkigun Tribuaren Berbak saioko lagunak bisitan izan ditugu Oihanederren. Izan ere, ekainaren 9ko saioan euskararen ekintzaileak hurbilduko dizkigu Kike Amonarrizek.

Horien artean Oihaneder Euskararen Etxea eta Arabako ALEA izango ditu hizpide. Kikek maiatzaren 31ra arte ikusgai dagoen Bertatik bertara eta beti eskura toki komunikabideen erakusketa ikusteko aprobetxatu zuen bisita eta bertan zela Tokikom toki komunikabideen bateraguneko lehendakaria den Urko Aristirekin topatu zen, baita elkarrizketatu ere. Aziti Bihia elkarteko Ekaitz Santizilia eta Eneko Zuloagarekin ere bildu zen, gurean hilero Euskararen historian barna:uste dugunetik dakigunera mintegia garatzen duten filologo gazteekin alegia.

Hona hemen ekainaren 9ko saioaren grabazioaren irudi batzuk