Saski-Naski otzara 2018an ere bete-beteta

2018-01-19 / oihaneder

Euskal Herriko sortzaile ezberdinen ikuskizunen erakusleiho izateko jaio zen «Saski-Naski: sorkuntza artistikoen otzara», eta dagoeneko sei ekitaldi izan ditugu Oihanederren:

  • Karmele Jaio, «Oraindik hilak ditugu»;
  • Xabier Montoia, «Xabier Montoia vs. No English, please»;
  • Mikel Ayerbe, Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar, «Ilustrazioek hitz egiten dutenean»;
  • Nagore Legarreta, «Hysteron»
  • Harkaitz Cano eta Mursego, «Porto»
  • Mugaldekoak, «Galdemoduen trilogia»

2018 urte honetan ere, leihoak parez pare zabaldu eta bertatik utzi nahi diegu sartzen euskal sortzaileen haize berri eta ahaire zaharrei.

Hauek dira uda bitartean igande arratsaldetan Oihaneder Euskararen Etxeko klaustrora leihoetatik sartuko zaizkigunak:

  • Urtarrilak 21: E.T.S. taldearen «Ametsetan». Ikus-entzunezkoa+kontzertu akustikoa+solasaldia
  • Otsailak 25: Piszifaktoria ideien laborategiaren «Takoidun Zapata Gorria» antzezlana.
  • Apirilak 22: Gari & Iñigo Astizen «Gaizki moldatzen dira»
  • Maiatzak 20: Patxi Lurra eta Arteman komunikazioak landutako, «Su(a)minetik bakera»

Egurastu dezagun gure etxea eta sar daitezela sormen proposamenak!