Rockomikiak, fín de la historieta… de momento

2015-04-30 / oihaneder

Rockomikiak erakusketak Gasteizko azken binetak eta notak marraztu eta joko ditu aste honetan. Martxoaren 7an inauguratu zenetik 3913 lagun igaro dira Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegitik erakusketaz gozatzera. Maiatzaren 3an itxiko ditu ateak, baietz ordurako 4000 bisitara heldu!

80. eta 90. hamarkadan musikaren, hitzen eta irudien bitartez sortutako kulturan oinarritutako erakusketak, Donostian sortua, TMEO, Sancho el Sabio Fundazioa,  Hala Bedi irratia, The Arlotes eta dozenaka norbanako izan ditu bidelagun gurean. Elkarlan horren uzta ezin oparoagoa izan da; Asisko Urmeneta, Harkaitz Cano, Juanma Sarasola, Koldo Almandoz eta David Zapirain erakusketaren komisarioak,  Iñaki Otamendi, Garbiñe Ubeda, Yurre Ugarte, Mikel  Valverde, Koldo Uriarte, Aritza Saenz del Castillo, Amorante,  dozenaka euskara ikasle eta mintzalagunen bisita gidatuak,  wikipedia tailerrean landutako Rockomikiak wikiproietua

Hizlariei, musikariei, marrazkilariei, artistei, bisitariei, pentsalariei, mailegatzaileei, gidariei, sortzaileei… guztiei mila mila esker!

Esan ohi denez, irudi batek mila hitzek baino gehiago adierazten du, beraz…