ETB1en astero-astero euskararen inguruko bitxikeriak hurbiltzen dizkigun Tribuaren Berbak saioak euskararen ekintzaileak izan ditu hizpide ekainaren 9an. Besteak beste, Oihaneder Euskararen Etxera hurbildu da Kike Amonarriz bertan egiten denaren berri izateko.
*Bideoa ikusterik ez baduzu sakatu hemen
Euskararen Etxean Arabako ALEA ere izan du hizpide Amonarrizek baita Tokikom toki komunikabideen bateragunea ere, Urko Aristi lehendakariarekin Bertatik bertara eta beti eskura erakusketan topo egin eta gero. Oihanederren hilero Euskararen historian barna:uste dugunetik dakigunera mintegia garatzen duten Aziti Bihia elkarteko Ekaitz Santazilia eta Eneko Zuloagarekin ere egon da, baita CodeSyntax enpresako Luistxo Fernandezekin, Karena crowdfunding-eko lagunekin, Kanaldude Iparraldeko web telebistako Ximun Carrere eta Pantxika Maitiarekin, euskal kulturgintza transmisioaren tituluaren arduraduna den Julen Arexolaleibarekin, EHE eta euskaltzaleen Topaguneko kideekin…
Euskararen aldeko ekintzailetzak aurpegi eta egitasmo anitz eta aurrera egiteko gogo eta indar handia duela agerikoa da!