Orainaldian: laissez faire

abril
17
martes
19:30
2018

Orainaldian: laissez faire es un proyecto experimental de Gindi Auzmendi, Iñaki Landa y Mikel Buruaga.

Se trata de uno de los trabajos ganadores de la beca «Gazte sortzaileak» del 2017.

Para disfrutar del espectáculo es necesario tener INVITACIÓN. A disposición de los/as interesados/as en la recepción de Oihaneder a partir del 22 de marzo.

 XXI. mendea: etengabeko fluxuaren aroa. Baumanen gizarte likidoaren aroa, Trumpek pertsonifikaturiko postegiarena, Europara iristeko emigranteen ihes masiboarena. Etengabeko fluxuaren aroa. Salgaiena, informazioarena, pertsonena. Dena nahasten da. Segundo bakoitza errealitate berrien sorkuntzaren lekuko da. Kulturak beren muga zaharrez harago doaz, malgutu beharrean daude, egokitu. Munduko edozein lekutako ezagutza eta esperientziak hedatu eta aldatu egiten dira. Eta… zer gertatzen da Gasteizen?

Orainaldian proiektu esperimentalak hiriko kultur sorkuntzari erreparatzen dio. Gasteizen sortzen ari denari. Ertzetan, ofizialak ez diren zirkuituetan, kultura-kala “alternatiboetan”. Baina ekimenaren berrikuntza, balio erantsia, ikuspegi berri, desberdin eta integratzailetik egitean datza. Arreta tradizionalki kulturari lotutako pertsonengan jarri beharrean, “gizona, zuria, 40 eta 50 urte bitartekoa, kulturan bere modus vivendia duena” deskribapenaren araberako pertsonengan edo ibilbide esanguratsua duten artista entzutetsuengan, Gasteizen bizi eta lan egiten duten gazteen egungo sorkuntzari erreparatzen dio.

Orainaldian kontaketa esperimental eta subjektiboa da, jauzia eman eta sortzea erabaki duten gazteen adierazpen artistikoaren bizipena aztertzea xede. Gazte ekintzaileak dira -ideiatik ekintzarako urratsa egiten dute-, kultur sortzaileak. Horrexegatik “laissez faire” azpititulua, liberalek bere egina, “utzi egiten” esan nahi duena. Azpitituluak proiektu honen funtsa biltzen du.

Hainbat dira dokumentaleko protagonistak, besteak beste, Gasteiz Hardcore Crew, Nerea Mauleon, Ane Gebara, Beñat Goitia, Bernaola, Lurburu kolektibo artistikoa, Mikel «Ktthulu», Iker Fidalgo, Irantzu Lekue, Paul Urkijo, Izaskun Urkijo, Frik1 eta Ojodecuervo edota  Reina Ginolanda moduko sortzaile gazteak.