Namibian basamortua biziz Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta

octubre
30
martes
19:00
2018
Orient Expres taberna

Gasteiztarrak Arraun the World 2018 argazki-hizki lehiaketako lan irabazleen aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar.

Lau lan irabazleen egileek beren bidaiak irudi bidez kontatuko dituzte.

Laugarren eta azken aurkezpena Txagorritxu auzoko Orient Expres tabernan izango da, Zizta Euskara taldearekin elkarlanean. Bertan Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretak Namibian bizikletan egindako bidaia kontatuko dute.

Egitarau osoa:

  • Urriak 16, 19:00: Hesirik gabeko kartzela Ghanan (Maitane Nieto & Javier Galapero) – Pura Vida taberna (Arana)
  • Urriak 18, 19:00: India harrigarria (Ania Fernandez de Ganboa) – Koxka taberna (Salburua)
  • Urriak 23, 19:00: Kirgizistan: zeruko mendien magalean (Gaizka Untzueta) – Dazz taberna (Alde Zaharra)
  • Urriak 30, 19:00: Namibian basamortua biziz (Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta) – Orient Expres taberna (Txagorritxu)