“Wikipedian edukiak editatzen” ikastaroa

2019-05-02 / oihaneder

Wikipedian edukiak editatzen izenpean Wikipediaren inguruko ezagutza bultzatzeko ikastaroa antolatu du Oihanederrek,  Euskararen Foru Zerbitzuarekin elkarlanean. Ikastaroa maiatzaren 14 eta 28an egingo da, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko Galder Gonzalezek gidatuta. Parte hartzeko izena eman behar da.

Ikastaroa bi saiotan dago egituratuta. Lehenengoan, maiatzaren 14an Wikipediaren funtsak landuko dira: funtzioak eta artikuluak egiteko irizpideak. Halaber, Wikimedia Commonsera irudi libreak nola igo, nola bilatu eta nola erabili azalduko da. Orobat, laburki bestelako wikiproiektuen berri ere emango da.

Maiatzak 28ko saioan ikasitakoa praktikara eramango da eta gertatutako arazoak aztertuko dira. Arazo horiek zelan konpondu, zer tresna gehigarri dauden, eta Wikipediaren funtzionamenduan sakontzeko aukera egongo da.

Bi saioak arratsaldeko 17:30-20:45 artean burutuko dira.

Wikipedian idatziz euskarazko irakurmena, idazteko gaitasuna, terminologia, eta espresioa lantzen dira, baita gure hurbileko testuinguruaren ezagutza ere. Hain zuzen ere, horixe izango da ikastaro honetako beste zutabeetako bat: garrantzitsuak diren ezagutzak lortuz, garatuz, eta publikoki konpartituz konpetentzia digitalak jorratuko dira.

Ikastaroa doakoa izango da eta parte hartzeko izena eman behar da.