Udaberri Jaia iruditan

2016-05-17 / oihaneder

Iragan larunbatean, maiatzak 14, ospatutako Udaberri Jaiak irudi eta sentipen ederrak utzi zizkigun.  Asturias eta Galizia aldeko erritmoekin dantzan jarri ginen Euskal doinuak ere lagun izan genituen Hizkuntza Gutxituen 2. Musika Jaialdian. Udaberriko pinpilinpauxek kolorea gehitu zioten egunari.

Pinpilinpauxak… Bazenekien pinpilinpauxa esateko euskaraz 100 modu baino gehiago daudela? Tximeleta, kalaputxi, mitxeleta, sorgimitxie, txispilote, atxitamatxi, lilirita, makara, maripanpalona, maripuxitia, marisorgin… Euskara bai anitza! Munduko hiriak eta herriak beste. Eta aniztasunak, aberats egiten gaitu.

Munduan hitz adina mintzo, lore adina kolore, gustu adina zapore, hizkuntza adina doinu… daude. Ospa dezagun bai, baina batez ere, eta bereziki, bizi, eta erabil ditzagun!