Swing gau atsegina

2015-07-06 / oihaneder

Uztailaren 3an abiatu zen Kortxeak & krispetak musika eta zinema zikloa.  Euskararen Etxearen udako lorategi ederrean Jazz 4 Joy eta The Cherry Boppersek jarri zituzten swingaren kortxeak, ehundaka lagunen gozamenerako. Giro hurbila eta atsegina izan nagusi.

Gauerdian elur-zuloaren alboko harresian Swing Kids filma proiektatu zen, jatorrizko bertsioan (ingelesez) eta euskarazko azpitituluekin. Benetan atsegina ilargipean zinemaz gozatzea.

 

Datozen bi ostiraletan ere badago zer gozatu. Uztailaren 10ean folk rockaren txanda izango da. John Berkhout talde oiartzuarrak emango dio hasiera saioari 21:30ean.  00:00etan Searching for sugar man dokumentala proiektatuko da.

Uztailaren 17an aldiz, rockak jarriko gaitu mugimenduan Peachy Joke talde tolosarrarekin hasiz eta Control filmarekin jarraituz.

Eguraldi txarra egitekotan zinema lorategiko karpan eskainiko da.