“Gazte Sortegiak 2019/20” eskolarako izen-ematea zabalik urriaren 16ra arte

2019-07-19 / oihaneder

Urritik ekainera bitartean, “Gazte sortegiak” sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideoko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Eskolak 150 €ko prezioa du.

Izena emateko epea URRIAREN 16RA ARTE zabaldu dugu.

14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, Gazte sortegiak sormen eskolak irailetik ekainera bitartean garatuko dira Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero, arratsaldeko 17:00-18:30 artean, zehazki. Eskola borobiltzeko, amaieran sormen asteburua egingo da.

Egitasmoak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea bilatzen du.

Oihaneder Euskararen Etxeak, GEU elkarteak eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako ekimena da, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Topaguneak sustatuta; eta Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta Laboral Kutxak diruz lagunduta. Hedabide laguntzaileak ALEA, Berria, DNA, Hala Bedi eta Radio Vitoria dira.

Bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen sormen-laborategiak:

Ikasturtean zehar 4 sormen laborategi landuko dira. Lantegi bakoitzaren amaieran saio trinkoak egingo dira. Eta ikasitakoak praktikan jartzeko, eskola amaitutakoan sormen asteburua egingo da, Ozaetan, GARAION sorgingunean.

  • Urria-azaroa: Oihane Perea > Bertsoa jolas. Lantegi honetan jolasen bitartez errima, doinuak, inprobisazioa eta hitza landuko dira, eta bertso-sorta desberdinak sortuko dira.
  • Abendua-urtarrila: Miren Narbaiza > Nire kantuaren bila (saio trinkoa: otsailaren 8an). Ikastaroan zehar kantu bat sortzeko prozesua pausoz-pauso ikusiko dugu, zirriborro bat izatetik grabaziora arte egiten duen bidea aztertuko dugu.
  • Otsaila-martxoa: Edurne Azkarate > Eszena laborategia (saio trinkoa: apirilaren 6an).
  • Apirila-maiatza: Hala Bideoko lagunak > Kamara eskuan, ibili munduan (saio trinkoa: ekainaren 13an). Ikus-entzunezko proiektu bat sortzeko oinarriak emango dituzte: ikus-entzunezko lengoaia ezberdinen inguruko hausnarketa, kameraren erabilera, audioaren grabaketa, gidoigintza prozesua, bideo-edizioa… Bukaeran, proiektu bera sortu eta sarean zabaltzeko moduan jarriko da.

Izen-ematea:

Eskolak, amaierako sormen asteburua barne, 150 €ko prezioa du. Izena emateko epea urriaren 16a bitartean egongo da zabalik. Interesa dutenek inprimaki hau bete beharko dute. Sortegiak@oihaneder.eus emailaren bitartez ere eman daiteke izena eta izen-abizenak,  NAN-a, jaiotze-data, ikastetxea, herria eta auzoa, eta kontakturako telefonoa eta emaila zehaztu beharko dira.

Plazak mugatuak dira, eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da